XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizonei denetarik esaten diet, baina emakume bati ezin dizkiot hain hitz mesprezagarriak esan.

Tarifa ezberdinak

Aidak emakumeentzat duen tarifa txikiagoa da, bera heterosexuala izan arren, batetik, emakumeek ahalmen ekonomiko txikiagoa dutelako, eta bestetik, elkartasuna sentitzen dudalako.

Aholkulari modura ibili dira behin edo behin.

Anak azaldu digunez, bere ogibideri esker lortutako esperientziak bezeroei gomendioak emateko balio izan dio.

Behin, emakume batek Anaren zerbitzuen eske deitu zuen.

Bere nahia ez zen Anarekin elkar hizketa erotikoa izatea.

Ezkonduta zegoen, baina bera baino maitale gazteagoa zuen.

Maitalea istorio erotikoen zalea zen, eta emakumeari istorioak kontatzeko eskatzen zion.

Emakumeak, zer egin jakin gabe, Anarengana jo zuen.

Ez naiz psikologoa edo sexologoa, baina pertsona batekin telefonoz hiru minutu hitz egin ondoren, badakit nolakoa den, zer nahi duen eta zer ez zaion gustatzen.

Hiru urte hauetan zehar gauza asko ikasi ditut.

- Nola da posible orgasmoa izatea telefonoaren bidez?

- Ez da hain zaila.

Pentsatu hona deitzen duten pertsonek orgasmoa izateko aurretiko jarrera dutela.

Bestetik, zure zentzu guztiak entzumenean konzentratzen dituzu.

Aidak eta Anak ez dituzte bezeroak ezagutzen, eta askotan zitak izateko proposamenak izan dituzte, baina lan araua da bezeroekin aurrez aurre inoiz ez egotea, are gutxiago diruagatik bada.

- Zerbitzuak katalanez egiten al dituzu?

- Ez.

Lanean beti gaztelaniaz hitz egiten dut, nahiz eta nere bizitza pribatuan % 80 katalanez egin.

Bezeroren batek katalanez hitz egiten badu informazioa eskatzerakoan, informazioa katalanez emango diot, baina zerbitzua gaztelaniaz egingo dut, ez bait dakit horrelako gauzak katalanez esaten.

- Eta noraino da antzerkia egiten duzuena?

- Askotan antzerkia da.

Azken finean, lana delako, eta ohitura hartzen duzunean, guztiz mekanikoa bilakatzen da.

Baina ezin dut ukatu batzuetan bezeroek kilikatzen nautenik.

Momentu horretan bizi duzuna oso intentsoa izaten da.

Amets egitea bezala.

Zure amets guztiak azalera ditzakezu.

Myriam Gartzia

Plazerraren bila, anonimotasunaren defentsa

SEXUAZ hitzegiteko aurkitu dugun beste telefono bat Garaia Elkarte Sexologikoarena da.

Telefono honek party lines eta hot linesekin ez dauka zer ikusirik, informazio sexuala eskuratzeko balio du.

Telefono erotikoez hitz egiteko eurengana jo dugu eta Maria eta Marietarekin egon gara.

Bi neska hauek dira informazio telefono hau hartzen dutenak.

Marietak esan digunez, telefono erotikoek plazerra bilatzeko beste bide bat eskaintzen dute, kilika bilatzeko modu berria.

Teknologiaren erabilera gure bizitzaren arlo guztietara hedatu da eta gure bizitza sexuala ez da teknologia horretatik kanpo gelditu.

Aldizkariak, bideo zintak, eta orain hari telefonikoak.

Pertsona bakoitzak modu desberdinetan aurkitzen du plazerra.

Telefono bauen erabilera ez da ona ez txarra -esan digu Mariak.

Sexualitatean ez daude gauza onak eta txarrak.

Norberari balio badio, ona da.

Garaia Elkartearen kideen ustez, litekeena da telefono hauek erabiltzen dituzten pertsonek arazoren bat izatea.

Bakardadea, harreman sexualei aurre egiteko gai ez direnak, eta abar.

Baina honek ez du suposatzen zerbitzua txarra denik.

Telefono erotikoen erabilera, edota aldizkari eta bideo pornoena, ez da kritikagarria baina sexualitatearen bideraketa komertziala ekar lezake.

Marietak oso garbi utzi digu, komunikabide hauek heziketa edo informazio modura ezin direla erabili.

Ematen duten informazioa ez delako erreala -gehitu du Mariak-, ez da behar dugun benetako heziketa.